Institutuan nahiz Politeknikoan eginiko Txorierriko Gazte Planaren foroetan gehien eskatu dena Txorierriko gazteentzako musika-entseguetarako lokala izan da.
Guztiok diozue etxean arazoak dituzuela musika jotzeko, familia edo auzokideak kexatzen direlako, eta gainera, lokala alokatzea oso garestia denez, noski, ez dagoela zuen eskura.
Beraz, konponbidea bilatzeari ekin diogu eta Derioko Udalak lokala utzi digu Larrabarri baserrian, Txorierriko gazteek musika entseguak egin ditzaten.
Gai honetan ASKO DUZU ESATEKO, iritzia eman eta lokala erabili nahi izanez gero, eman zure datuak GIBen, telefonoz edo e-mail bidaliz.