Corporación Cooperativa Mondragón-en baitako Kooperatiba Elkarte gisa, Politeknika Ikastegia Txorierri 1979an sortu zen, bere ingurune sozio-ekonomikoari Batxilergo nahiz Lanbide Heziketan erabateko kalitatezko hezkuntza-eskaintza emateko konpromisoarekin. Unibertsitate eta lan mundurako sarbidea errazten duen eskaintza duala, instalazio onenetan eta giza eta tekniko mailako baliabide onenekin ematen dena. Hau guztia Kooperatiba Elkarte Integral formulapean kudeatua, eskualdeko Udal, enpresa, senide, ikasle eta Zentroko langileak bazkide izatea ahalbidetuz.

info@txorierri.net

secretaria@esperanzaalhama.org
Deustuko Unibertsitateak prestakuntza osoa eskaintzen die ikasleei:
banabanako arreta; etengabe berritzen diren ikasketa planak dituen
eskaintza zabala; gizarte, kultura, kirol eta erlijio jarduera ugari;
informazioaren teknologia berriak erabiltzeko aukera; nazioarteko
harremanetako programa zabala; kalitateko irakasleak; eta lan mundura
bideratutako prestakuntza.
Irakaskuntzan 120 urte baino gehiagoko esperientzia duen Unibertsitate honek etengabe lan egiten du bere eskaintza lehiakorra izan dadin Europan eta lan merkatuaren eta gizartearen beharrizanei erantzun diezaien. Beti izan duen berritzeko espirituari zintzo eutsirik, liderra dugu Boloniako prozesuak sortu duen inguru berrira titulazioak eta egiturak egokitzen. Horrek bermatu egiten du kalitatezko ikasketak egitea eta ikasleek ikasketa horiek munduko unibertsitaterik onenetan osatzeko aukera izatea.

nuevosestudiantes@deusto.es