ETXEBIZITZA
Zer da Etxebide?
Etxebide Euskal Etxebizitza Zerbitzua da. Eusko Jaurlaritzak 1997 urte erdialdean sortu zuen.
Bere helburua etxebizitza babestuen sustapenekin
eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan martxan jarri dituen laguntza programekin
zerikusia duten zerbitzuak eskaintzea da.
Izena Emateko Eskaera betetzeko beharra
Lehendik Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan eman beharko du bere izena. Etxebideren
bitartez.
Baldintzak
- Adinez nagusia edo emantzipatua zarela.
- Eskaera egiten duzuen datan bizikidetza unitateko
kide guztiek ez duzuela izango jabetzan
inolako etxebizitzarik, jabetza soilik, azalera-eskubiderik
edo usufrukturik. 
- Ondorengo titularretakoren bat Euskadiko udalerri batean bizi dela. Egoitza hori dagokion errolda ziurtagiriarekin
egiaztatu beharko da non antzinatasundata agertu beharko den.
- Bizikidetza Unitatearen diru-sarrerak 3.000,00 € eta 43.000,00 € bitartean kokatzen direla, zenbait eratako ezgaitasunetarako aurreikusita dauden salbuespenen bat betetzen den kasuetan izan ezik.
Nola betetzen da eskaera? Eman beharreko urratsak ondoko hauek dira:
- Eskaera eskuratu: aukera ezberdinak dituzu:
- Zure ordenagailuan deskargatu dezakezu zuzenean: Izena Emateko Online Eskaera
- Dagokizun Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan
eskatu:
Gran Vía 85. 48011.Bilbo. Tf: 944031300.
Astelehetik ostegunera: 9:00etatik-13:00etara. 15:00etatik 16:30etara.
Ostiralean: 9:00etatik 14:00etara.
- Zerbitzu hau eskaintzen duten Entitate kolaboratzaileen bulegoetara
(BBK, Euskadiko Kutxa,Vital Kutxa, Kutxa) gerturatu; bertan emango dizute eskabidea.
- 012 telefono zenbakira deitu eta postaz bidaltzea eskatu.
- Eskaera bete eta bertan eskatzen zaizun dokumentazio guztia bildu.
- Entregatu
- Etxebizitza Ordezkaritzan edota Entitate Kolaboratzaileak horretarako bideratu dituzten bulegoetan pertsonalki entregatzea.
- Zure Lurraldeko Etxebizitza Ordezkaritzara
posta zertifikatuaren bitartez bidali. Kasu honetan, bidalketa egiaztagiria gordetzea gomendatzen dizugu, eskabera noiz entregatu duzun frogatu ahal izateko. Oraingoz, ez da posible eskaera interneten bidez zuzenean bidaltzea.
Zure eskaera altan ematekotan eta Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren barne egotekotan, Espediente Zenbaki bat emango dizute.
Zure espedientearen egoera ezagutzeko, biderik errazena eta arinena www.etxebide.info
Atarian sartzea eta zuzenean "Zure Espedientea Jarraitu"
atalera joatea da.
Garrantzitsua:
* 4 urtero zure eskaera berritu beharko duzu !!
* Oso garrantzitsua da berriren bat
sortzen denean (helbide aldaketa, bizikidetza unitatea osatzen dutenen aldaketaren bat etab) idatziz jakinaraztea, ondorengo akatsak edo zuzenketak saihesteko.
Argibide gehiago lortzeko, 012 telefono zenbakira deitu edo www.etxebide.info
ikusi.