BERRIAK
HERRI KIROLAK HERRIZ HERRI
ZER DA HERRI KIROLAK HERRIZ HERRI EGITASMOA?
- Herri kirolak Herriz herri Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzak babestu eta bultzatutako egitasmoa da. Koordinazio lanak Kirola Hobetzen Taldearen esku daude.
ZERTAN DATZA?
- Proiektu honen helburua euskal Herri kirola bere osotasunean ezagutaraztea da, bide batez gure ekandu eta ohituren aberastasuna erakutsiz.
- Herri herri egitasmoak arima didaktikoa eta ibiltaria du, eta Bizkaiko edozein udalerrik edo eskualdek eska dezake (data konkretuak gorde asmoz).
NORI ZUZENDUTA DAGO?
- Hamar urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago programa.
- Hori bai, ikastetxe eta ikastolez gain, bestelako erakunde eta elkarteei zuzenduta ere badago.
- Eskola umeentzat prestatutako programak 50 minutu irauten du. Bertan euskal Herri kirolen 18 diziplinen nondik norakoak azaltzen ditu monitore batek, eta gero hamabi minutuko bideo dotore eta ikusgarri bat ikusteko aukera dute gazteek. Programarekin batera lotuta erakusketa handi eta konpletoa daukagu, bertan diziplina guztietako erreminta eta tresnak agertzen direla, panel ikusgarriekin lagunduta.
NOIZ ETA NON
- Urtarrilaren 12tik apirilaren 3a bitartean DERION izanen gara –Larrabarri baserrian, astelehenetik barikura-.
- Ordutegia: goizeko bederatzietatik ordu biak bitartean.
GARRANTZITSUA
- Animatu eta etorri, gustura hartuko zaituztegu-eta.
- Hori bai, aurretiaz deitu, eguna eta ordua ondo finkatzeko (zenbat eta lehenago, hainbat eta hobeto).
- Erreserbak egiteko deitu telefono zenbaki honetara: 666-947181 (Iñaki Mendizabal Elordi) edo idatzi korreo elektroniko honetara: inakimendizabal@gmail.com
AUKERA HAU EZ DUZUE BERRIZ EDUKIKO, URTE ASKOTAN EZ BEHINTZAT.
Beraz, hona hamen gonbitea: animatu eta etorri!!!